Jaurlaritzak Euskal Herria erdalduntzen laguntzen…
March 24, 2009 | Berriak | No CommentsDatorren martxoaren 28 eta 29, eta apirilaren 3, 4 eta 5ean,
euskararen aurkako oposaketak (lan postu publikoetarako azterketak) egingo dira Eusko Jaurlaritzak
bultzatuta. 2600 lanpostu izango dira Osakidetzan, baina 151
besterik ez dira izango euskararen beharrezkotasuna eskatu zaiena.
Euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako eraso larri baten aurrean gaude.
Osakidetzan euskaraz bizitzetik urruti, erdarari bide egiten zaio. Argi dago
administrazioetatik bideratzen diren hizkuntza politikak hutsune nabariak dituela.
Euskarak ALDAKETA behar du, euskara menpekotasun egoeratik atera eta
lehentasuna emango diona.
Herritarrok eskakizun hauetan egin behar dugun akuilu lana aintzat izanik, bi deialdi
nahi ditu luzatu EHEk:
- Martxoaren 28an, goizeko 9:00etan, ELKARRETARATZEA Ignazio Mª Barriola eraikinean
(Ibaetako campusean, Donostian).
-Apirilaren 4an, eguerdiko 12:00etan, ELKARRETARATZEA Barakaldoko BECen.
EUSKARAREN AURKAKO OPOSAKETARIK EZ!
EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ERAIKI!
Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuari begira abiatu duen egitasmoa eman du ezagutzera EHEk Baionan
March 24, 2009 | EHE | No CommentsBaionan egindako prentsa agerraldiaren bidez berriki argitaratu eta Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuan banatzen hasi den eskuorria aurkeztu du EHEk. Honekin batera, egitasmoa abiatzera eraman duten arrazoiak eta “euskalgintzaren aitzindaritasunaz euskararen normalizazioaren bidean aurrera eramaten diren egitasmoak aintzat izanik”, aurki hastekoa den Korrika izan ditu hizpide eragileak
EHEren papera, oroitaraz dezagun, hizkuntza eskubideen aldeko borrokan, alde batetik urratzaileen salaketan, eta bestaldetik euskaldunen kontzientzi harraraztean eta beraien aktibatzean oinarritzen da.
Egunero euskararen defentsan gabiltzanok, hizkuntzaren problematika ongi menperatzen dugu eta egoera iraultzeko proposatzen ditugun aukerak eta eskaintzen zaizkigun aukerak ere barneratuak ditugu. Ez da kasua euskaltzale gehienendako.
Euskararekiko atxikimendua handitzen doa, baina bere iraupenerako egin daitekeenaz hutsune nabarmena dugu. Eskola elebidunen inguruan dagoen mitoa adibide ona dugu, nun nahiz eta frogatua den ez duela balio euskalduntzeko, aitzinamendu gisa azaltzen zaigun…
Gure eskuorrian beraz, 12 orriko liburuxka bat dena azken finean, elementu guziak mahai gainean utzi nahi izan ditugu. Tituluak dioen bezala, “Ofizialtasuna betiko leloa, betiko beharra”, urte luzeetan aldarrikatutakoen funtsa azaldu nahi izan dugu, azken urteetan landu diren alternatiben azalpena eta agertu diren iruzurren kokapena eta irakurketarekin osatuz.
Izan ere, Ofizialtasuna, lema hutsa baino askoz gehiago bada. Nolabait, hizkuntzarendako izozmendiaren punta da.
Prentsan: Kazeta.info – Berria – Gara
Ziurtagirien banaketa ekitaldia
March 18, 2009 | Euskaraz bai! | No CommentsMartxaoren 24ean, asteartearekin, banatuko dira Bai euskarari ziurtagiriak, Uztaritzen. Herriko liburutegian antolatu dugun ekitaldian jasoko dute euskararen alde egin duten herriko enpresa eta jendarte eragile ezberdinek.
Banaketa eta gero zintzur bustitzea izanen da. Ekitaldia herritar guziei idekia da.
Herriko iburutegian ere, martxaren 24tik 30a bitartean Kontseiluaren 10 urteenkari antolaturiko erakusketa egonen da ere.
Bertatik pasa eta mezua zuen inguruan zabaldu!
Eskolak Euskaldunduk mobilizazioa deitu du iruzurren aurrean
March 4, 2009 | Berriak | No CommentsDatorren ostiralean Ikasle Abertzaleak-ek euskal eskolaren aldeko mobilizazio eguna deitu du Nafarroan, eta arratsaldean Iruzurrei aurre egin! Eskolak euskaldundu behar du! lemapean manifestazioa izango da Iruñean. Euskal Herrian Euskaraz-ek deialdiarekin bat egin du, hala nafar gobernuaren hizkuntza politika salatu eta euskaldunduko duen ereduaren premia aldarrikatzeko helburuarekin.
Kontseiluak adierazi du alderdiek euskarari buruzko proposamen ausartagoak egin beharko lituzketela
February 25, 2009 | Berriak | No CommentsKontseiluak datorren martxoaren lehenean EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdien hautes-egitarauak aztertu ditu euskararen normalizazioari nola eragin diezaioketen baloratzeko. Ondorio orokor gisa Kontseiluak adierazi du alderdi bakar batek ere ez duela egin euskararen normalizazio beharrei erantzuten dion proposamenik.
EHEk hauteskundeetara doazen alderdiek euskara menpeko egoeran mantendu nahi dutela salatu du
February 25, 2009 | EHE | No CommentsEkimena burutu du EHEk Oiartzunen. Honekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeetan aurkezten diren alderdiek, euskara gaur egungo menpeko egoeran mantendu nahi izatea salatu eta euskarak beharrezkoa duen lehentasunezko egoera eman diezaiotela exijitu da, Euskal Herri euskalduna eraikitze bidean.
Ongi etorri KORRIKA 16!
February 16, 2009 | Atalak, Berriak | No CommentsKorrika badatooooor!
horra aurtengo mezua, baita bideoklipa ikusteko eta kantua jaisteko LOTURA ere!
Zabaldu eta euskarari heldu!
ongi etorri: interj. Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea.
Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela. Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da. Baina nahi izatea ez da nahikoa. Gure mezua, gure ongietorria, harago doa. Herritarren borondateari atxikirik, Korrika 16ra etorri ez ezik, Korrikan azaleratuko den nahiari kasu egiteko deia luzatu nahi diegu Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazio guztiei. Erakunde eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean,…), euskara erabiltzea nahi dugu, eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikastea nahi dugu. Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago. Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, esku guztiak dira beharrezko.
Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei.
Ongi etorri Korrikara!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko… hautua egin dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!
Izanak dakar izena, Izan euskaldun!
February 16, 2009 | Atalak, Berriak | No CommentsIzanak ekartzen du izena, izan euskaldun eta euskara ez dakienak bderen euskal herritar!
Horra berri on bat, nahiz eta oraindik burutzeko bidean dagoen:
PuntuEus Elkartearen ustez, euskarak eta euskal kulturak modu horretara “Interneteko berarizko aterpe teknologikoa” izango dute. ICANN nazioarteko erakundeak hautagaitza onar dezan bultzatzeko atxikimendu kanpaina abiatu dute.
Puntueus Elkarteko aurkeztu dute gaur Euskal Kulturaren Komunitateari nazioarteko aitortza eskainiko dion ikur bat lortzeko: .eus domeinua, alegia.
Horretaz gain, internet-ek beste aukera anitz eskaintzen digu euskal herritarrak girela erakusteko, aldarrikatzeko, eta kasu gehienetan euskaraz lan egin ahal izateko:
- ZURE INTERNET NABIGATZAILEA (Internet Explorer zikin untzira!):
Nabigatzaile librea eta euskaraz: FIREFOX (beste programa libre eta euskaratuak lotura honetan) edo webgune ofiziala duzu, zuzenean.
- ZURE E-POSTA:
.fr baztertu behingotz eta zergatik ez euskalerria.org-en bidez zure helbidea sortu! Dohainik da!
Zure e-posta kudeatzailean erabiltzeko, POP eta SMTP datuan (Igortzeko eta jasotzeko serbitzariak) posta.euskalerria.org sartu eta martxa!
Edo bestenaz, .com eta .org bezalako dominiudunak hautatu…
- ZURE E-POSTA KUDEATZAILEA (Outlook, mail etab. bezalakoak):
ThunderBird FireFoxe sortu duten beste produktua da, euskarazko e-posta kudeatzailea.
- ZURE BULEGOTIKAKO PROGRAMAK (Word, Excel etab.)
OpenOffice (euskal lan taldearen webgunearekiko lotura) Microsoft officen mailarat iritsi da bainan DOHAINIK DA, librea baita euskaratua ere!
(Webgune ofizialetik, eta euskarazko nabigatzailearekin automatikoki euskarazko bertsioak eskaintzen zaizkizu, kasu guzietan)
Azalekoa irudituko zaizu bainan kontsumo jendarte honetan, arrastoak denetan uzten ditugu, edo hartzen dizkigute. Euskarazko produktu horiek baliatuz, Enpresa handiek bizi girela ohartuko dira eta instituzio edo gobernuek onartu beharko dute!
Euskalduna ez da erranez izaten dela. Eman pausua, Euskaraz Bai filosofiarekin bat egin eta euskaraz ari!
EHEk webgunea dauka!
October 9, 2008 | EHE | No CommentsHorra horra! Euskal Herrian Euskaraz-ek webgune berri(tu)a du! Aspaldian iragartzen ginuen bezala, gure nazio pantaila izanen den webgunea helbide honetan izanen duzu: http://www.euskalherrianeuskaraz.org/
Uztaritzeko Herriko taldearen bloga hau bezala, EHEren webgunea ere zure tresna da. EHEk bere irakurketak eta lanak zintzilikatuko ditu bertan. Horretaz gain, bertzelako tresnak baditu, agenda adibidez, zoinean datozen hitzordu ezberdinak (hitzaldi, mobilizazio, etab.) agertuko diren.
Ongi etorri beraz gure webguneari!
Baionan, agorrilaren 3an, OFIZIALTASUNA!
July 14, 2008 | EHE | No CommentsAzken hilabeteetan Parisetik heldu zaigun mespretxua, urte luzeetako jarreraren isla da.
Horregatik, e-postaz eska dezakezun PowerPoint aurkezpenean, bilduma bat eskaintzeaz gain, mobilizaziorako deia luzatu nahi dizugu. (lapurdi@euskalherrianeuskaraz)
Baionako pestetan biltzen den jendetzagatik, Euskal Herrikoa eta kanpokoa, hizkuntzen inguruan gertatzen ari den tragedia salatu eta OFIZIALTASUNA estatusa aldarrikatzera joanen gira.
Anima zaitez eta Agorrilaren 3an, goizeko 11:30tan, Baiona Ttipiko San Andres elizaren aitzinean burutuko dugu elkarretaratzerat eta ondoko desfilerat hurbildu!
Euskara erabili eta defendatu!
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.
Valid XHTML and CSS. ^Top^

